Kargatzen...
MotoStudent Aragoiko motorraren hirian jaio zen erronka da, mundu osoko ingeniaritza unibertsitateen arteko lehiaketa bat da. Helburua lasterketetako motozikleta bat diseinatzea eta fabrikatzea da. Prototipo bakoitzak egonkortasun eta zurruntasun azterketa zorrotzak gainditu behar ditu ondorengo lasterketan parte hartzeko, bertan gidariek motoak euren mugaraino eramango baitituzte. Lehiaketa honek Dorna-ren (MotoGp txapelketaren antolatzailea) Aragoiko Motoziklismo Federazioaren babesa dauka.
Proiektuek elkarren aurka ariko dira Aragoiko Motorland-eko instalazioetan 2020ko urrian antolatutako jardunaldietan. Lehenengo azterketa tekniko batzuk egiten dituzte, baina jardunaldien gailurra amaierako lasterketa da. Lehiaketaren ebaluazioa ez da lasterketa irabaztera mugatzen, aitzitik, lehiaketan fase bi bereizten dira: MS1 eta MS2.
MS1 fasean talde parte-hartzaileek egindako prototipoa erakutsi eta azaldu behar dute. Horretaz gain, industrializazio proieku bat ere egiten da kostua, diseinua, berrikuntza, industrializazioa eta aurkezpena kontuan hartuz, besteak beste. Bestalde, MS2 fasea fabrikatutako motozikletaren portaera dinamikoa eta gaitasunak ebaluatzeko probek osatzen dute. Hauen bidez prototipoaren segurtasuna eta erabilgarritasuna eta taldearen trebetasun mekanikoa eta antolatzailea bermatzen dira. Prototipoak eta taldeak azterketa guztiak gaindituz gero, amaierako lasterketan parte hartu dezakete.