Loading...
LinkedIn, Instagram, Facebook eta Twitter-en aktiboak gara. Ez ezazu galdu berririk!
Bizkaia ESI Bilbao proiektu akademiko bat da, bere jomuga nagusia irakaskuntza jarduera izanik. Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasten diren ezagutza eremuak osatzen laguntzen die proiektuaren parte hartzen duten ikasle guztiei. Proiektua MotoStudent lehiaketaren barruan dago, zein, besteak beste, Dorna erakundeak eta Moto Engineering Fundation-ek babesten dutena. Dorna Moto GP eta Superbike txapelketak kudeatzen dituen konpainia da. Gure taldea ingeniaritza ikasleek osatzen dute, Bilboko Ingeniaritza Eskolako industria ingeniaritzan (graduan zein masterrean) dihardutenak, mekanikako, elektrikako, elektronikako edo fabrikazioko espezialitateetan, edo ingeniaritza mekanikoko gradu edo masterrekoak.
Motozikleta
Taldekide
Kategoria
Pasioa
Bizkaiko Lurralde Historikoko gobernua da Foru Aldundia, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako bat. Burua Ahaldun Nagusia da (2015eko uztailaren 1az gero kargua Unai Rementeriak betetzen du) eta...
Bilboko udaletxeko erakunde bat da, hiriko ekonomia eta gizarte aberastasuna bultzatzen dituena. Bilbo enpresen eraketa, inbertsio edota hazkunderako leku erakargarria izatea...
Hi-Sports lasterketatako motozikleten prestaketaz eta aholkularitzaz arduratzen den enpresa da. Motoen doiketak ere egiten...
Ingeniaritza Mekanikoko Departamentua UPV/EHU-ko handienetakoa da, 140 langile dituelarik klaseak ematen zazpi zentrotan, hiru kanpusetan. Hainbat esparrutako irakaskuntza eta ikerketako arduraduna da, besteak beste diseinu eta fabrikazio mekanikoa, materialak eta egiturak eta industria eraikuntza...
Makina eta Motore Termikoen Departamentua UPV/EHU-ren parte da eta ondorengo esparruetako irakaskuntzaren eta ikerketaren arduraduna da: termodinamika, beroaren transmisioa, motore termikoak eta...
Teknologia Elektronikoaren Departamentua UPV/EHU-ren parte da, eta ondorengo esparruetako irakaskuntzaz eta ikerketaz arduratzen da: sistema elektronikoen espezialitatea, instrumentazio birtuala eta proiektuen garapena, zirkuitu elektroniko...
Promoto Yamaharen Bizkaiko kontzesionario nagusia da. Horretaz gain, lasterketatako motoen prestaketaz...